XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, zorionez, ba dago gure herrian hark ere men egin beharreko legerik.

Horietako bat, nik bezain ondo dakizu, oso mesedegarri zait...

Tsarraren alaba bere jantzigainekoan areago bildu zen.

Ezagunegi zuen lege hura.

Haren arauera, tsarrak egiteko berezi bat jar ziezaiokeen alabaren eskua nahi zuen orori, berak gura bezain nekeza izanik ere.

Baina zazpi urte eta zazpi bider zazpi asteren buruan senar izan nahietako batek ere egiteko hori lortu ezean, tsarrak haietako printzipalenari eman behar zion alaba, kasu honetan Duke Handiari, ezpairik gabe.

- Soinburdina ekarri nahi duenik halabeharrez ezagun baduzu, hobe zenuke azkar ibiltzeko esango bazenio -azpimarkatu zuen Dimitrik.

Tsarraren alabak ez zuen ezer erantzun eta begirada alboratu zuen.

- Ondo kontatu ditut egunak - jarraitu zuen Duke Handiak -.

- Bihar amaituko dira zazpi urteak eta zazpi bider zazpi asteak.

- Eta munduan ez dago etzi zu emazte hartzerik eragotz diezadakeenik.

Ordu horretantsu, Vania indartsua zaldiz, zihoan, tsaren hiritik egun bete t`erdi baino hurbilagoko eskualde batetan zehar.

Bertan, lehenago igarotako herrixka guztietan jazoriko gauza berbera jazo zuen: Ivan Vasilievich tsarraren burdinjantziak diz-diz zegien eguzkipean eta denak liluratuta geratzen ziren haren disdiraz eta argitasunaz.

Begiak beheratu eta ez zen inor ere mugitzen lekutik: hain zeuden-eta hura ikustean txundituta.

Neskatilek panpinak sehaskan kulunkatzeari utzi egiten zioten, kaleko mutil koskorrek borrokari;(...).